NIRE HAURTZAROARI BURUZKO OROIMENAK
Kaixo Naiara naiz eta 22 urte ditut. Gipuzkoako herri batean bizi naiz, zehazki, Hondarribian.
Txiki-txikitatik bertan bizi naiz. Nire ikasketak Talaia ikastetxean burutu ditut.
 |
| Psikomotrizitate gela |
Nire lehenengo eskola Satarka izena zuen, oso koloretsua eta polita zela gogoan dut. Klaseak bukatu eta gero, korrika ateratzen nintzen ondoko jolastokira beste gelakideekin. Gainera, parkea nire auzoan kokatuta dago. Eskola honetan 2-5 urte arte egon nintzen, bertan gehien erabiltzen ziren materialak jostailuak, ipuinak, margoak eta abar ziren. Gela berezi bezala psikomotrizitate gela geneukan astean behin erabiltzen genuena.
Ondoren, 5 urte nituela Soroeta eskolara joan nintzen. Bertan HHko azken urtea pasa genuen, asko gustatu zitzaidana. Astero, gela desberdin batera mugitzen ginen. Gela bakoitzean txoko desberdin bat zen.
HHko urteak, buruan dut oroitzapen polit bat bezala . Askatasun asko genuen jolasterako garaian. Denborarekin, ondo pasatzea zela helburu nagusia konturatzen naiz. Zergatik?
LHra iritsi nintzenean, dena zeharo desberdin zela ohartu nintzen. Lehenengo momentutik aulkietan eserita, testu liburuak mahai gainean...
Ia egun guztia jolasten egotetik iserita eta ariketak edota problemak egiten egoten ginen.
 |
| LHko 2.maila |
Nire ikastetxean testu liburuei garrantzi handia ematen zieten irakasleek. Gainera, irakasleak aktiboki parte hartze zuten eta aldiz, ikasleak pasiboki. Gaur egun eskerrak ikaslearen parte aktiboari garrantzia ematen zaiola eta ez alderantziz.
LH-n gehien gustatzen zitzaidana ostiral arratsaldeak ziren tailerren ordua iristen zelako. Ostiralero tailerrak egiten genituen.3 hilabetean behin tailerrak aldatu egiten zizkiguten. Adibidez, 5.mailan sukaldaritza tailerra egiten genuen .
Bestetik asko gogoratzen naiz irrati saioetaz. Egunero kurtso bati irrati saioa bat prestatzea tokatzen zitzaion. Lagun talde bat elkartzen ginen eta denetarik prestatzen genuen: txisteak, asmakizunak, olerkiak, kantak, besteak beste.
Esan beharra dago, nire garaian eta gaur egun teknologiaren arloa garatuagoa dagoela. Gizartean teknologiak indar eta boterea handia dute, beraz bai eskola bai eskolatik kanpo teknologiak ezagutzea eta iturria berriak ikustea garrantzi handia dutela nire garaian baino.