PORTFOLIOA



Kaixo Naiara naiz eta 22 urte ditut. Donostiako Magisteritza Unibertsitatean ikasten ari naiz eta aurten bigarren urtea da. Blog hau sortu dugu IKT-ko ikasgai lantzeko. Blogan landu ditugun arloak azalduko ditut. Horretarako, portfolio bat egingo dut, blogean argitaratutako sarrerak hobeto ulertzeko.

Lehenengo astean, bloga sortu  eta word-eko zenbait ezaugarri landu genituen, besteak beste, aurkibidea nola jartzen den, grafikoak eta taulak nola egiten diren, eta abar. Bestalde, zotero programa ezagutu genuen, eta bere erabilpena landu ere. 

Bestetik, hurrengo saioaren jarduera gure blogeko lehenengo sarrera egitea izan zen. Irakasleak gure haurtzarora bueltatzea eskatu zigun. Oroimen horiek teknologiarekin lotu behar genituen; hau da, garai hartan erabiltzen genituen teknologiak kontuan hartu eta gaur egungo teknologiarekin konparatu behar genituen.   Horretarako, gure haurtzaroko eta teknologien inguruko kontakizunen oroitzapen bat egin genuen. Horrekin konturatu naiz gaur egun eta iraganaren arteko zer-nolako aldeak dauden teknologiaren munduan.

Ondoren, Symbaloo programa erabiliz gure eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun aplikazioak eta programak adierazi ditugu. Lehenengo bakoitzak bere PLEA egin behar zuen. Oso interesgarria suertatu zitzaidan bertan aplikazioak eta app-ak eskuragarri izateko modu erraza eta eroso batean edozer gauzarako (behar izan ez gero). Hau egin eta gero, taldean elkartu eta taldekide guztiek berdintsuak genituen aplikazio eta programekin taldeko symbaloo bat sortu genuen.
Hurrengo argitalpena, denbora lerroa izan zen. Capzles programa erabilita, gure bizitzako hainbat momentuen argazkiak hautatu eta nire bizitzaren denbora lerroa egin nuen.
Jarraian, Teknologia eta generoari buruzko hausnarketa pertsonal bat idatzi nuen. Ondoren, taldeka jarri eta gure iritziak elkarbanatu behar genituen. Bukatzeko, ateratako ondorioak jarri behar genituen, movenote eta Cmap Tools programak erabiliz.


Praktikaldietara joan baino lehen egin beharreko azken jarduera saio praktikoetan argazki-elkarrizketa izan da. Teknologia gabeko 10 egoera aukeratu behar genituen. Egoera horiek argazki eta deskribapen txikien bitartez, adierazi genituen. Aitortu beharra dago, zaila egin zitzaigula, izan ere, egora ia guztietan erabiltzen ditugu. 

Saio teorikoei dagokionez, gure blogean izan ditugun bi hitzaldien laburpena ageri da. Lehenengo hitzaldia, Amara berri eskolari buruz izan zen. Amara Berri eskolatik Amando etorri zitzaigun eskola honetako sistemaren berri ematera. Bertan erabiltzen dituzten hedabideei buruz hitz egin zigun eta hauek lantzeko moduari buruz. 

Hurrengo saioan, Aduna eskolari buruzko hitzaldi bat izan genuen. Aduna eskolatik Iñaki Pagola etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera. Eskola horretan erabiltzen duten hezkuntza-sistema azaldu zigun. 

Urriaren 6an, teoría Saioa eduki genuen. Bertan, Aingerurekin egon ginen eta hainbat bideo ikusi genituen pribatasunari buruz. Gero, blogean saio horretan egin genuena idatzi genuen eta bertatik ateratako ondorioak ere.

Praktika garaian, tailer bat antolatu genuen. Tailer hau irakasleak erakutsitako dekalogo baten hamar puntuak bete behar zituen. Hasiera batean, ingurumenaren kutsadurari eta birziklapenari buruzko bideo bat jartzea bururatu zitzaigun. Baina, eskoletara joan ginenean, gai hau asko landuta zegoela ikusi genuen eta beste gai bat hau baino interesgarriago izango zela ikasleekin lantzeko pentsatu genuen.

Azkenean, tailerra guztiz aldatu genuen eta irratiari buruz egin genuen. Gure taldeko bi pertsonen eskoletan, Talaia eskolan eta Cristóbal Gamón eskolan, irratia lantzen dute. Hori dela eta, eskolan ikasleekin irratsaio bat egin eta irratiaren inguruan lan egin zuten. Aldiz, San Ignacio Ikastetxean ez dute irratia lantzen eta hori dela eta, irratia lantzearen garrantziaz eztabaidatzen egon ziren.

Hau guztia jasotzeko, blog berri bat sortu genuen. Honako hau da bloga: IKT-TAILERRA 
Hau izan da gure blogetan egindako sarrera guztiak. Oso erabilgarria iruditu zaigu bloga eta aplikazio eta programa ezberdinak ezagutzeko balio izan digu.


1 comentario:

jose miguel correa dijo...

Kaixo Naiara:

Zer jaso eta idatzi gure blogetan? Hau oso inportantea izango da zuen blogak ebaluatzerakoan
Hemen duzue laburki gutxienezko elementuak bikain egiteko zuen blogak:
· Taldekideen blogaren helbideak
· Beste helbideak: e-Portafolio blogaren helbideak ( adibidez)
· Etiketak ( derrigorrezkoa, oso inportantea direlako)
· Paginas/orriak portfolioarekin: laburpen bat kontatuz zer egin den eta estekak erabiliz eman kontatzen duzun ebidentziak

SAIO PRAKTIKOEI DAGOZKIENA
Sarrerak:
1. Lehengo asteko egindako lanari buruz ( Daniel Losadarekin landutakoa)
2. Oroimen autobiografikoak
3. Genero eta teknologia
4. Denbora Lerroa ( Capzles edo beste baliabide erabiliz)
5. Bakarkako PLEa ( Symbaloo erabiliz)
6. Taldeko PLEa ( Symbaloo erabiliz)
7. Mapa kontzeptuala (eta MOVENOTE)

SAIO TEORIKOEI DAGOZKIENA:

Sarrerak:
· Amara Berriko ( Amando Paviaren hitzaldia)
· Adunako Eskola ( Iñaki Pagolaren hitzaldia)
· Argazki-elkarrizketa

Animo eta laster arte
joxemi