jueves, 8 de octubre de 2015



KLASE TEORIKOA, Urriak 6
   
Urriaren 6an IKT-ko klase teorikoa izan genuen. Lehenik eta behin, "zelatatu" eta "zelatatzaileei" buruz hitz egin genuen. Hau hobeto bideratzeko, Aingeruk, M. Foucaultek panoptiko eta internetarekin egindako analogia bat azaldu zigun. Presoak badakite zelatatuak izan daitezkeela edozein uneetan, baina ez dute inoiz jakingo zehazki noiz diren zelatatuak kartzela edo panoptiko horietan.


Jarraian, bideo bat ikusi genuen, ¿Por qué me vigilas si no soy nadie?. Bideo honetan, Marta Peiranok izeneko emakume bat, egunero zenbat informazio sortu dezakegun eta zein inkonszienteki erabiltzen dugun ulertarazi zigun. Hau da, egunero erabiltzen ditugun mugikorrak, txartelak... guri buruzko informazioa ematen die zelatatzaileei. Hau sahiestu dezakegu hainbat neurri jarriz, hala nola, pribatuan mantendu zenbait aplikazioa, whatsapp-eko ordua ezkutatzen...


Jarraian taldeka jarri eta hainbat galderari erantzun genien eta taula bat osatu genuen. Hauek ziren galderak: Zeintzuk dira zelatatzaileak? Zergatik sentitzen gara zalatatuak? Nola egin dezakegu horrekiko erresistentzia?



 


NORK?

NOLA?

ERRESISTENTZIA

Egela

Nabigazioaren kontrola

Pertsona batek besteei pasatzea irakurgaia; Beti irekia edukitzea…

Gps mugikorra

Posizionamenduaren kontrola

Kentzea

Google

Datu personal guztiak

Asmatzea

Banketxeak/kreditu txartelak

Datuen kontrola

Ahalik eta gutxien

Facebook

Datuak, noiz konektatu

Argazkiak ez etiketatu

Whatsapp

Konexioen azterketa

Tik bikoitza kendu/ ordua kendu/ Perfileko informazioa kontaktu batzuei bakarrik erakustea…

Zerbitzuetako kamerak

Gure mugimenduak

…

Webcam (drone)

Sartu daitezkeelako

Pegatina jarri kamara tapatzeko

Konpainia telefonikoak

Lokalizazioa, erabilerak…

“Modo avión”




Ondoren, beste bideo bat ikusi genuen : "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" izenekoa. Bideo honetan, sare sozialeei buruz hitz egiten da, eta hauetan pribatutasunak duen garrantziaz. Hala ere, hau lortzea ez da erraza eta hori dela eta, bideoan gomendatzen da edozein gauza jarri aurretik, honetaz pentsatzea. 


Jarraian, Facebook, Twitter eta Wikipediari buruz hitz egiten da. Lehenengoak, informazioa transmititzeko balio du, informazio hori mugatua dagoelarik. Twitterri dagokionez, interakzioak edukiarengatik dira garrantzitsuak, baina eduki hau mugatua da. Izan ere, "Tweet" bat idazten dugunean, ezin dugu nahi adina idatzi muga bat dagoelako. Azkenik, wikipediak software libreagoa da, edozein idatzi dezakeelako informazioa. 


Egia da, banekiela pribatutasunak zuen garrantziaz. Baina inoiz ez naiz gelditu pentsatsera zenbaterainoko garrantzia duen. Betidanik esan didate kontuz ibiltzeko sarean jartzen dudan informazioarekin, eta bideo hau ikusi eta gero, kontuz ibiliko naiz jartzen dudan informazioarekin.


Hau guztia jakinda,irakasle bazala ikasleei azalpen bat emango nien gai honi buruz. Gero eta arriskutsuagoa da gai hau eta hori dela eta, gure ikasleek ohartuak egon behar dira honetaz, haien pribatutasuna babesteko.



domingo, 4 de octubre de 2015

TEKNOLOGIAK ETA GENEROA

Teknologia eta generoa guztiz lotuak daude betidanik. Txikia nintzenean egoera honen berri ez nintzen ohartzen baina denborarekin lotura handia dagoela konturatu naiz.

Adibidez, txikitan Game Boy makina oparitu zidaten. Game Boy makina hasiera batean kolorea denetzako aukera berdina zegoen.  Baina, izenak dion bezala Game boy, mutilentzako josalak ziren,  neskak baztertuta utzirik. 







Baina, Nintedo atera zutenean neskak kontuan hartu zituzten. Generoaren desberdinasunak agertu ziren. Nintendok nesketzako kolore arrosako makinita merkatura atera zuen. Aldiz, mutilentzako urdin kolorekoa.






Desberdintasun hauek ere jokoetan ematen dira. Bideojokoentzako edo ordenagailuentzako jokoak mutilentzako edo neskentzako desberdinak daude. Adibidez, neskentzako papin jolasak edo ile apaindegiaren jolasak eskura daude.



 Aldiz, mutilentzako akziozko jolasak nagusi dira.










Gainera, orokorrean, mutilak bideo jolasetan gehiago  aritzen dira. Bestalde, neskak beraien artean jolasten dira: sokasaltoan, papinekin, pultserak egiten, eta besteak beste. Horregatik, enpresa hauek denbora gehiago eskaintzen diete mutilei neskei baino.

Teknologiaren eta generoaren desberdintasunak daudela argi dago. Gizartea aurrera doa eta desberdintasun hauek alde batera uzteko garaia dela uste dut. Pertsonak gara eta azken finean denak berdinak gara eta etorkizuneko irakasle bezala berdintasuna bultzatu behar dugu.



TEKNOLOGIA ETA GENEROA. TALDEKO ONDORIOAK.


Taldeka eztabaidatu genituen bakoitzak zituen iritziak eta konturatu ginen gauza askotan ados geundela. Lehenik eta behin, teknologia eta generoa estu lotuta daudela esan behar dugu. Desberdintasun handiak daude teknologiaren barruan generoari dagokionez. Game boy atera zen eta izenak dioen bezala, mutilentzako jokoa esan nahi du. Horrela, ikusten dugu, neskak alde batera uzten dituela. Jarraian, nintendi makina atera zen eta kolore ezberdinak zeuden neskeentzako eta mutilentzako.

Gainera, betidanik normalagoa ikusi da mutilak makinekin jolasten ikustea, neskak baino. Azken finean ohikoagoa da neskak beraien artean jolasten ikustea, sokasaltora adibidez. Mutilak aldiz, Play Station, nintendo, PSP-arekin jolastea normalagoa ikusten da.

Bukatzeko, esan behar dugu alde batera utzi behar ditugula desberdintasun hauek, berdintasuna erabat bultzatuz. Denak berdinak gara, eta hori dela eta, ez dira ezberdintasun hauek egon behar.

Ondorio hauek, movenote erabiliz jaso ditugu, bideo bat eginez.

Hemen ikusi dezakezue: Ondorioak movenote

Jarraian, cmap-tools erabiliz, ateratako ondorioak mapa kontzeptual batean jaso ditugu.




sábado, 3 de octubre de 2015



Aduna eskola


ADUNA ESKOLA  

 Aduna eskolako irakasle bat etorri zen  Donostiako Irakasle Unibertsitatera  hitzaldi bat ematera.

                                                             
Iñaki Pagola
 Hitzaldia eman zigun irakasleak Iñaki Pagola izena du eta eskola honetako IKT-ko koordinatzailea eta ingeleseko irakaslea da.  

Aduna eskola  txikia da, gutxi gora behera 68 bat ikasle daude.  Eskolako gelak elkartuta daude:

  • 5urteko haurrak eta 1.mailakoak
  • 2. eta 3. mailakoak
  • 4,5,6. mailakoak
Testu libururik ez dituzte erabiltzen  eta proiektuekin lan egiten dute. IKT eta heldutasun ereduari ( eskola digitalizazio maila nola dagoen deritzo) dagokionez, Adunako eskola maila altuenean aurkitzen da.

IKT-ren inguruan hainbat alderdi lantzen dituzte:

Koaderno digitala: Bertan egunean egindako jarduerak edo ariketak idazten dituzte, baita egingo dituztenak ere. Zer, noiz eta nola landuko diren aipatuz. Hau da, zenbat saio, taldeka edo banakako jarduera, etab.

Drive dokumentuak erabilitako konpetentzi guztiak bertan idazten dituzte.

Posta elektrokonikoa: Irakasleek dena kudeatzeko erabiltzen dute.

Classroom: Ikasleek egin behar dituzten jarduerak bertan agertzen dira eta irakasleek aplikazio honen bidez zuzentzen dituzte beraien jarduerak. Hala ere, zuzenketak ez dizkiete modu zuzenean itzultzen, pistak ematen dizkiete eta ikasle bakoitzak bere zuzenketa burutu beharko du.

Calendar: aplikazio honetan, irakasleek beraien betebeharrak apuntatzen dituzte besteen eskura egon dadin. Adibideak: bilerak, klaustroak, besteak beste.

Bloga: Irakasleek klasean egindako jarduerak publikatzen dituzte eta ikasleek komentarioak egiteko aukera dute.

Web gunea: Dropbox-en bidez ikasleen argazkiak igotzen dituzte gurasoek eskuragarri izan dezaten. Horretarako, usuario eta pasahitz bat erabiltzen dituzte.

Symbaloo: Erabiltzen dituzten aplikazioen link-ak txertatzeko oso erabilgarria da.

Bestalde, Iñakik komentatu zigun  Aduna eskola, Alkiza eta Berrobi eskolekin lan egiten zutela. Hiru eskola hauek proiektuekin lan egiten dute eta Moodle-n bitartez  proiektuak partekatzen dituzte.

Azkenik, beraien helburu nagusia da: kalean edo gizartean dauden berrikuntzekin eskolan lan egitea.


Aduna herria
 Aduna eskolaren Blog-a: http://adunakoherrieskola.blogspot.com.es/

viernes, 2 de octubre de 2015





AMARA BERRI ESKOLA


 



aMANDO.jpg
Amando
 Hasteko Amandok Amara Berriko sistemaren berri eman zigun. Kontatu zigunaren arabera, ikasleak txokoetan lan egiten dute. Amara Berrin adin-nahasketa nabarmena da, hau da, 5.mailako ikasleek beste mailako ikasleekin lan egiten dute. Adin-nahasketari esker, 6.mailan dagoen ikasle batek adibidez, 5.mailan dagoen beste ikasle bati gauza berrian irakatsi diezaioke, honek lehen urtean ikasi baititu. Hemen, testu- libururik gabe lan egiten dute. Lan bakoitzak zertarako bat du, eta hau lortzeko ikasleek elkarlanean aritzen dira. 

 


https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEjW4lKxiyMGxMzABT1Py7FfODGpfU3R53eFuRr6D1f4EGDt1kQmEEEq3vP6bd0s75tBJeDa-fHFXMGt4vmCLdG0rgx5p8t1rROVDTYG4PRvwVpCqKzovPcD_J44UsLArN1darUAUSbnZeMg/s320/amara+berri.jpgHau azaltzen bukatu zuenean, Amandok hedabideen azalpena ematera ekin zion. Erabiltzen dituzten hedabideak lau dira: telebista, irratia, prentsa eta txikiweba. Hedabide hauek ikasleek bere kabuz kudeatzen dituzte. Hedabide hauek helburu zehatz batzuk ditu: eskolan egiten diren lanei zentzua ematea (irteera bat) eta IKT-en munduan sakontzea.


 


Hedabide hauek egunero irekitak daude eta ikasle guztiek parte hartzen dute bertan. Gainera, eskola osorako zerbitzu bat dira. Dena ondo funtzionatzeko eta ondo bideratzeko ikasleak antolatuak daude. Bikoteka eta zikloka antolatuak daude, bikote bakoitzak ziklo bereko baina maila desberdineko ikaslez osatua dagoelarik. 2.ziklokoak irratia lantzen dute eta 3. ziklokoek prentsa, telebista eta txikiweba.


 


https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhC8rpZoCdaZjueiv6EMu_G9OAv8X7gsj7MBiOryzAoqhkF-iXlM6rgK_AnYKzBYQXMEqLe468An_g7URGexjwhSjYnDGITRkPdF6uV7OFNtKnwIU0GZAjqB8hsemPfYdunsaiEkhfMS6CJ/s1600/hedabideaks.jpgOrain hedabide bakotzaren ezaugarriak aipatzera ekingo diot:


 


-Egunkaria: Egunero imprimatzen da eta kazetariak 3. zikloko lau ikasle dira. Ikasle bakoitzari egun horretako egunkaria imprimaturik ematen zaio etxera emateko. Egunkariak eduki desberdinak ditu: txisteak, asmakizunak, entrebistak, argazkiak...


 


-Irratia: Auzoan FM 107,2an emititzen da. Gainera, Web orrian ere entzun daitezke. Bertako teknikariak 2.zikloko bi ikasle dira.


 


-Telebista: Gela guztietan ikusten da eta irratia bezala, Web orrian ere ikusi daiteke. Kameralariak 3.zikloko lau ikasle dira. Grabatu eta editatu egiten da. 


 


-Txikiweb: 2 egunetan gauzatzen da eta bertako webmasterrak 3.zikloko ikasleak dira. Txikiweba ikasleen Weba da eta bertan, egiten diren ekintzen argazkiak, telebistan grabatutako programak eta abar daude. 



Bukatzeko, esan behar dut hitzaldi hau oso interesgarria iruditu zitzaidala, izan ere ezagutzen ez nuen sistema bat da.