jueves, 8 de octubre de 2015



KLASE TEORIKOA, Urriak 6
   
Urriaren 6an IKT-ko klase teorikoa izan genuen. Lehenik eta behin, "zelatatu" eta "zelatatzaileei" buruz hitz egin genuen. Hau hobeto bideratzeko, Aingeruk, M. Foucaultek panoptiko eta internetarekin egindako analogia bat azaldu zigun. Presoak badakite zelatatuak izan daitezkeela edozein uneetan, baina ez dute inoiz jakingo zehazki noiz diren zelatatuak kartzela edo panoptiko horietan.


Jarraian, bideo bat ikusi genuen, ¿Por qué me vigilas si no soy nadie?. Bideo honetan, Marta Peiranok izeneko emakume bat, egunero zenbat informazio sortu dezakegun eta zein inkonszienteki erabiltzen dugun ulertarazi zigun. Hau da, egunero erabiltzen ditugun mugikorrak, txartelak... guri buruzko informazioa ematen die zelatatzaileei. Hau sahiestu dezakegu hainbat neurri jarriz, hala nola, pribatuan mantendu zenbait aplikazioa, whatsapp-eko ordua ezkutatzen...


Jarraian taldeka jarri eta hainbat galderari erantzun genien eta taula bat osatu genuen. Hauek ziren galderak: Zeintzuk dira zelatatzaileak? Zergatik sentitzen gara zalatatuak? Nola egin dezakegu horrekiko erresistentzia?



 


NORK?

NOLA?

ERRESISTENTZIA

Egela

Nabigazioaren kontrola

Pertsona batek besteei pasatzea irakurgaia; Beti irekia edukitzea…

Gps mugikorra

Posizionamenduaren kontrola

Kentzea

Google

Datu personal guztiak

Asmatzea

Banketxeak/kreditu txartelak

Datuen kontrola

Ahalik eta gutxien

Facebook

Datuak, noiz konektatu

Argazkiak ez etiketatu

Whatsapp

Konexioen azterketa

Tik bikoitza kendu/ ordua kendu/ Perfileko informazioa kontaktu batzuei bakarrik erakustea…

Zerbitzuetako kamerak

Gure mugimenduak

…

Webcam (drone)

Sartu daitezkeelako

Pegatina jarri kamara tapatzeko

Konpainia telefonikoak

Lokalizazioa, erabilerak…

“Modo avión”




Ondoren, beste bideo bat ikusi genuen : "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" izenekoa. Bideo honetan, sare sozialeei buruz hitz egiten da, eta hauetan pribatutasunak duen garrantziaz. Hala ere, hau lortzea ez da erraza eta hori dela eta, bideoan gomendatzen da edozein gauza jarri aurretik, honetaz pentsatzea. 


Jarraian, Facebook, Twitter eta Wikipediari buruz hitz egiten da. Lehenengoak, informazioa transmititzeko balio du, informazio hori mugatua dagoelarik. Twitterri dagokionez, interakzioak edukiarengatik dira garrantzitsuak, baina eduki hau mugatua da. Izan ere, "Tweet" bat idazten dugunean, ezin dugu nahi adina idatzi muga bat dagoelako. Azkenik, wikipediak software libreagoa da, edozein idatzi dezakeelako informazioa. 


Egia da, banekiela pribatutasunak zuen garrantziaz. Baina inoiz ez naiz gelditu pentsatsera zenbaterainoko garrantzia duen. Betidanik esan didate kontuz ibiltzeko sarean jartzen dudan informazioarekin, eta bideo hau ikusi eta gero, kontuz ibiliko naiz jartzen dudan informazioarekin.


Hau guztia jakinda,irakasle bazala ikasleei azalpen bat emango nien gai honi buruz. Gero eta arriskutsuagoa da gai hau eta hori dela eta, gure ikasleek ohartuak egon behar dira honetaz, haien pribatutasuna babesteko.



No hay comentarios: