![]() |
| Aduna eskola |
ADUNA ESKOLA
Aduna eskolako irakasle bat etorri zen Donostiako Irakasle Unibertsitatera hitzaldi bat ematera.
![]() |
| Iñaki Pagola |
Hitzaldia eman zigun irakasleak Iñaki Pagola izena du eta eskola honetako IKT-ko koordinatzailea eta ingeleseko irakaslea da.
Aduna eskola txikia da, gutxi gora behera 68 bat ikasle daude. Eskolako gelak elkartuta daude:
- 5urteko haurrak eta 1.mailakoak
- 2. eta 3. mailakoak
- 4,5,6. mailakoak
Testu libururik ez dituzte erabiltzen eta proiektuekin lan egiten dute. IKT eta heldutasun ereduari ( eskola digitalizazio maila nola dagoen deritzo) dagokionez, Adunako eskola maila altuenean aurkitzen da.
IKT-ren inguruan hainbat alderdi lantzen dituzte:
Koaderno digitala: Bertan egunean egindako jarduerak edo ariketak idazten dituzte, baita egingo dituztenak ere. Zer, noiz eta nola landuko diren aipatuz. Hau da, zenbat saio, taldeka edo banakako jarduera, etab.
Drive dokumentuak erabilitako konpetentzi guztiak bertan idazten dituzte.
Posta elektrokonikoa: Irakasleek dena kudeatzeko erabiltzen dute.
Classroom: Ikasleek egin behar dituzten jarduerak bertan agertzen dira eta irakasleek aplikazio honen bidez zuzentzen dituzte beraien jarduerak. Hala ere, zuzenketak ez dizkiete modu zuzenean itzultzen, pistak ematen dizkiete eta ikasle bakoitzak bere zuzenketa burutu beharko du.
Calendar: aplikazio honetan, irakasleek beraien betebeharrak apuntatzen dituzte besteen eskura egon dadin. Adibideak: bilerak, klaustroak, besteak beste.
Bloga: Irakasleek klasean egindako jarduerak publikatzen dituzte eta ikasleek komentarioak egiteko aukera dute.
Web gunea: Dropbox-en bidez ikasleen argazkiak igotzen dituzte gurasoek eskuragarri izan dezaten. Horretarako, usuario eta pasahitz bat erabiltzen dituzte.
Symbaloo: Erabiltzen dituzten aplikazioen link-ak txertatzeko oso erabilgarria da.
Bestalde, Iñakik komentatu zigun Aduna eskola, Alkiza eta Berrobi eskolekin lan egiten zutela. Hiru eskola hauek proiektuekin lan egiten dute eta Moodle-n bitartez proiektuak partekatzen dituzte.
Azkenik, beraien helburu nagusia da: kalean edo gizartean dauden berrikuntzekin eskolan lan egitea.



No hay comentarios:
Publicar un comentario