AMARA BERRI ESKOLA
| Amando |
Hasteko Amandok Amara Berriko sistemaren berri
eman zigun. Kontatu zigunaren arabera, ikasleak txokoetan lan egiten dute.
Amara Berrin adin-nahasketa nabarmena da, hau da, 5.mailako ikasleek beste
mailako ikasleekin lan egiten dute. Adin-nahasketari esker, 6.mailan dagoen
ikasle batek adibidez, 5.mailan dagoen beste ikasle bati gauza berrian irakatsi
diezaioke, honek lehen urtean ikasi baititu. Hemen, testu- libururik gabe lan
egiten dute. Lan bakoitzak zertarako bat du, eta hau lortzeko ikasleek elkarlanean
aritzen dira.
Hedabide
hauek egunero irekitak daude eta ikasle guztiek parte hartzen dute bertan.
Gainera, eskola osorako zerbitzu bat dira. Dena ondo funtzionatzeko eta ondo
bideratzeko ikasleak antolatuak daude. Bikoteka eta zikloka antolatuak daude,
bikote bakoitzak ziklo bereko baina maila desberdineko ikaslez osatua
dagoelarik. 2.ziklokoak irratia lantzen dute eta 3. ziklokoek prentsa,
telebista eta txikiweba.
-Egunkaria: Egunero
imprimatzen da eta kazetariak 3. zikloko lau ikasle dira. Ikasle bakoitzari
egun horretako egunkaria imprimaturik ematen zaio etxera emateko. Egunkariak eduki
desberdinak ditu: txisteak, asmakizunak, entrebistak, argazkiak...
-Irratia: Auzoan
FM 107,2an emititzen da. Gainera,
Web orrian ere entzun daitezke. Bertako teknikariak 2.zikloko bi ikasle dira.
-Telebista:
Gela guztietan ikusten da eta irratia bezala, Web orrian ere ikusi daiteke. Kameralariak
3.zikloko lau ikasle dira. Grabatu eta editatu egiten da.
-Txikiweb: 2 egunetan gauzatzen
da eta bertako webmasterrak 3.zikloko ikasleak dira. Txikiweba ikasleen Weba da
eta bertan, egiten diren ekintzen argazkiak, telebistan grabatutako programak
eta abar daude.
Bukatzeko, esan behar dut hitzaldi hau oso interesgarria iruditu zitzaidala, izan ere ezagutzen ez nuen sistema bat da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario